2007/11/30

Utzi bakean Euskal Herria

Irakasleak Klasera orain !!!

Dozentziaren duintasuna eta adibidetzat inor izan badut lau urte hauetan, hori UPVko lizentziatura honetan, Mario Zubiaga irakaslea izan da.Atzo izan nintzen berarekin eta gaurko bere atxiloketak hunkitu, mindu eta ezgaitasuna sentiarazten dit.

PSOEk hauteskundeetan bozka gehiago izan dezan eta PP bezain espaiñola izateko grin cath all party.rianoan, etorkizunean etorriko den desmilitarizazioa militarraren bidean, Estatuak indartsu agertzeko aukera bakoitza ez du galtzen.Kartzelak betetzen ari dira, gelditu barik.Guzti honen aurrean erantzun beharra dauka Euskal gizarteak.Denak ez du balio.

Herri honen benetako gatazka ez da militarra.Gatazka politikoa da.Politikoa.Hain zuzen ere,bere buruaren jabe izaten uzten ez dioten Estatu Espaiñol eta Frantsezean hirukatua izan den Nazioarena.Gaurko atxiloketak, beste behin ere gure gobernarien borondate falta nabarmena eta ez gaitasun ikaragarriaren islada dira.

Gure zuzenbide propioa behar dugu.Orain arteko gobernarien klasea ez da gai izan hau lortzeko.Baina Euskal Herria nazio bada, bere legedia behar du bere auzitegiekin.Espainiako legedian preso agertzen da Euskal herritarren aske izateko borondatea.Ez dago ezer egin beharrik kartzelara joateko.Aski da jada ezbaia terrorismoarekin ezkontzeaz.

40 pertsona hauek, nire irakasle eta lagun dudan Mario tarteko, euskaldun izatearren kartzelara doaz.Euskal Herria existitzen dela esatearren kartzelara doaz.Euskal Herriko pertsona sentitzearren kartzelara doaz.Tamaina honetako bortxa baten aurrean ezin gara ixildu.

Dena da Botuak lortzearren.Agendetan hirugarren mailan daukate euskal herriko gatazka politikoa.Alderdi gobernariak gatazka politikoaren kudeaketarekin zenbat botu eta nolako errentabilitatea atarako duten pentsatzen dabiltzalako etengabean. Bilboko merkatuan arrain saltzaileak regateoan ibiltzen diren moduan.Eta ezker abertzaleko jendea txontxongiloak bagina bezela erabiltzen gaituzte eta jolasten dute gure bizitzekin.Hau onartezina da.Demokrazian ezin daiteke honakorik onartu.Demokrata batek ezin dezake jo bere burua demokratatzat hau ikusi eta isiltzen bada. Eta non dago, herritarron nahia?Guk ez diegu honelako inozokeria eta ankerkeriarik eskatu.Baina hauxe da euskal eta espainiar eta frantziar partitokraziaren komeria.Herritarron nahiak ez direla korporazionala den mentalitate elektoralisten logikan sartzen.Eta hauxe momentu honetako Euskal Herriko gatazkarik handiena.Daukagun egungo klase politikoak ez du balio dugun arazoari konponbidea emateko.

Euskal Herriak beste behin ere erantzungo duelako esperantza guztiak ditut.Baina nik hori baino gehiago nahi dut,nire ikaskidea izan den Arkaitz ere nire ondoan ikusi eta irakaslea den Mario ere bai.Hori lortu arte ez gara geldituko.Gora Euskal Herria askatuta!!!