Baina gure tragikomedia honetan, heldu beharreko auzia, egiteke dagoena da.Euskal Herria nazioa dela uste dugun gehiengo zabala gara.Gehiengo zabal honek nazio bat garenez erabakitzeko eskubidea behar duela uste dugu.Nazioa bezela egikaritzeko eskubidea.Teorian eta Praxian.Bietan.
Hauxe bihurtu da delitu.Eta delitua kafkiano bihurtu da.Ezin dezakegu biolentoak izateari utzi,nahita ere,aldez aurretik gara biolentoak. Euskal demokraziarik ez da existitzen.Espainiako eta Frantziako demokraziak sistematikoki, urtez urte zapaldu gaitu, Euskal herritar bezela, bai arlo kolektiboan eta bai indibidualean.Euskal Demokrazia ezkutatu duzue zuen oro arrazioanala den condena/no condena trikimaila zikinarekin.
Espainiar zuzenbidearentzat terrorista adjetiboa aldatzea posible den neurrian (hauteskunde hurbiltasunak erabakitzen du)posible ez dena da Euskaldun jaio, euskaldun bizi eta honi errefusapena ematea.
Hau ez da kartzela zigorraz ezabatzen Murillo anderea..Ezinezkoa da.Hauxe da Espainiarren ezintasuna.Dena dituzte, aparatu guztiak, politikoak, mediatikoak ,soziologikoak, heziketakoak, ekonomikoak…..baina
Euskal Herriak hor dirau gogor eta osasuntsu.Ez zuten lortu iragandakoek eta ez duzue lortuko zuek ere.Zuen arazoak badu izena eta Euskal Herria deitzen da!!!Ez gara geldituko, 18/98, udabiltza, Batasuna,egin, egunkaria,eta jarrai/haika/segi…gerra Zikina deklaratu duzue
