Olatuak alde hartzea beti du surfistak gogoko.Handiak, bere bizitzako olatuaren zain.Begira aritzen dira, itsasoari begira, eta beta daukatenean, dzanga itsasora, buruz aurrera. Gure powell, surfisten antzera, gerra non aurkituko, gabinetez gabinete, ibili zaigu bere bizitzan.
Gomendioak emanez, Reagane, Bush aita semeii.Gerraren dinamikan aritu izanak, hildako guztiak,edarto ahazteko, bere ibilbidearen azken aldera, lurrin goxoz busti du bere burua.
Obamak, gisa horretako warlord bat, esku zabaltasunez hartu izanak, nor den Obama ohartarazi behar gaitu, boterearen kudeatzailea, atzerriko politikan, ezer gutxi aldatuko duen gizona.
Errepublikarra edo demokrata…ez ahaztu, batzuk printze titulua daukate.Alderdi politikoaren gainetik daude, alderdi batean zein bestean, gobernari batekin zein bestearekin, bere mandatu pertsonalean, boteretik aldendu gabe.
Horixe da, Powellek egingo duena.Lotsatu gabe, orain mendia orain itsasoa.Orain arraina, eta orain okela.Baina dikotomia faltsua da, saltzen digutena.Orain boterea, gero boterea da egin duen aukera.
150 milloi $ demokrateii hauteskunde kanpainarako.Hortxe hasi dira, shockaren kudeatzaileak, batari eta besteari dirua emanez.Diruaren aldera egin du dzanga Powellek.
Nahiz eta McCain eta Pallin bezalakoak izan americano autoktono gehienak, Obamak ezer gutxi aldatuko du.Change we need, jartzen du, hautagaiaren azpi aldean, berbetan ari denean, baina etxe zuriko aldaketa garaiak bukatu dira.
Gaur egun USAko politika aldatzeko, presidentea afroamerikarra izatea baina gehiago behar da.Power for powell eta aldaketarik ez.