2007/06/17

Lekittoko egoera ez demokratikoari buruz

Zerreda bozkatuenari gobernatzeko aukera ematearen aldeko asko agertzen dira lekeition.Horren adibide pasadan larunbateko kargu hartzeak.Baina badago herritarron sektore handi bat, aurrekoa baina handiagoa, aldaketa gogoa nahi izan duguna, horren alde bozka eman genuenak.Aldaketa posible izan da nafarroan, posible iparraldean aldaketarako gogoa dutenen bozkak batuta.Hau kontuan izanik, honatx nire galdera:zergatik ez da posible izan formula hau Lekeition?Herritarren interesak partiduaren interesen gainetik jartzen baditugu eta lekeitiorentzat gure onena nahi badugu.Zergaitik ez gara gai zerrenda bat egiteko eta behin betikoz politika eskumati eta espaiñolak baimendu eta zilegiztatu dituen alderdi hau gobernutik kentzeko.Beraien alderdikoak lehenengo herritar egiten dituen alderdi hau ez dugu merezi lekeitiarron gehiengo zabala garenok.Hori baino maila handiagodun politikariak dira, ANV eta EA alderdi politikoetako zerrendetan aurkeztu direnak lekeition.Aurrera begira hausnarketa hori egin behar genuke.Udalak herritarron ispilu demokratikoa izan behar luke.Baina denona den lekeition ez da horrela izan.Eskuindarrei beraien bidea isteko bide bakarra eta alternatiba koherente eta legetimazio guztizkoa, gu danok osatzen duguna da;danok diodanean herritarron gehiengo osoaz ari naiz,ANV+EA alderdien baturaz hain zuzen ere, zerrenda bateratu batzuk egin eta posible izango da, herri hau beraien negozio propietarako erabiltzen dutenak alkatetzatik behin betiko aldentzeko, aniztasuna aberastasuna delako.

Baina ez dut ulertzen hau zergatik ez den posible izan.Lekeitio sozialago,kulturalago,euskaldunago eta azken finean denon partehartzea zilegiztatuko duen lekeitio bat, herritarren lekeitio nahi dugunak gehiengoa bait gara.Kontsentsua, elkarrizketa, akordioa,distentsioa…horren berba potoloak ahotan erabili bakarrik ez, praktikan jarri behar genituzke egunoroko miniskulaz idazten den politikan, ez alderdiaren onerako baizik eta lekeition bizi garen herritarron mesedetarako.Eskuina irrifartsu agertzen da ezkerra zatituta, baina herri honetako sektore progresiboak, sozialdemokratetatik hasi eta komunistak arte, herri honen gehiengo zabala osatzen dugu.Nahizta batzuk lortutako aulkiak eta soldatak txanpainagaz busti, gehiengoa aurrez aurre dute beste alderdian.Lekeitiarron eskubideak urratuta izanda ere bere burua alkate izendatzen duena ez da alkate.Justu kontrakoa adierazi dute hautestontziek, lekeitiarrok aldaketa nahi dugula, eta gehiengo nagusiak aldaketa nahiago dugula.Hau onartzen ez duena ez da alkate.Bere herritarren egoera ez demokratikoaz berarentzako negozio politikoa egiteko baliatzen dena,gutxiengoaren izenean bere buruaren izendapena eginez,ez da denon alkatea.Partiduaren burua, jefea,txeriffa edo nahi duena izango da baina inoiz ere ez lekeitiarron alkate demokratikoa.Herriaren gehiengo zabalak aldaketarako borondate argia adierazi zuen hautekundeetan.Hau handiagoa da, bere burua izendatzeko erabili dituen bozkak baino.Hau baino gehiago merezi dugu, aldeketaren aldeko bozka eman zutenei nire zorionik beroenak gehiago gara eta lortuko dugu.

2007/06/13

Euskal Herriko Unibertsitate Publikoa non dago?

Eliteak eta administrazio goi karguak sortzen dituen ugaltegia badago gure inguruan ere.Horren egundoko adibidea da,Deustuko unibertsitate elitista kontserbadorea.Ikusi besterik ez dago diruaren eta negoziaren zurtoinak eta oinarriak bertatik garatuko direla aurrerantzean ere.Baina badaude beste aktore aktibo batzuk gelditu gabe, eliteak sortzen, birsortzen eta sistemaren goi maila ikutu ezin egiten dutenak.Besteak beste, bilboko merkatal ganbararen eskola, empresaburuen seme alabak master eta abarrak eginez, mundu laboralean abantailez beterik bideratzen dituena edota bestela azken urteotan egundoko,180 graduko ziaboga eman duen Mondragoiko unibertsitatea.Aipatu ditudan horiek ez dira publikoak, ez noski.Gizarte burges klasistaren ispilu argi dira.Eta non dago azken finean Euskal Unibertsitatea? non dago euskal goi mailako heziketa bermatuko duen egitura publikoa, denontzako izango dena.Ez da komeni eta ez da egongo.Gizartearen eta zurtoinak eusten dituztenek ez dute inoiz utziko Euskal Unibertsitate Publikoa eta duin bat izan dezagun.Bigarren plano batean gelditu den goi merkatutik at eta beronen mende bigarren planoan tatarrez dabilen baskongadetako unibertsitate, antzuan kapatuan, ikasle izateak kriston amorrua ematen dit.Amorrua makurtzen garela eta pentsamendu menderatu batez hezitzen gaituztelako, amorrua ez dudalako ikusten benetan ikasle mugimendu kritikorik, amorrua ez dudalako hausnarketa bideak egiteko lekua izan behar duenean, monologoa besterik entzuten...amorrua lau pankarta berdin eta slogan murritz batzuk entzuten ditudalako...aniztasunaren hauspoak ez dira ikusten, ultrakontsumoaren gizarte espainiarreko unibertsitate sekundario den Leioako UPVan...normala deritzot heziketa publiko euskaldun unibertsitario bat nahi duen ikasleak Euskal Herriko unibertsitae publikoa non dagoen galdetzea.Zuk zer deritzozu?

2007/06/06

ETAren agiriari buruzko hausnarketa

Denboraz ari dira alderdi politikoak, baina denbora erlatiboa da, denbora gutxi denbora asko, hori nola neurtu.Akaso intentsitatea kontutan hartu beharko litzateke, txuri beltzeko argazki honi,kolore pixkat eransteko.Hau da zenbat gauza egin duen batak eta besteak denbora tarte horretan.Gaurkoan, ETAk su etena bukatutzat eman ostean ondoko galderak datozkit burura.
1.Nola geunden su etena hasi orduko?
2.Nola genuden su etenean?
3.Nola gaude orain?
Su etena lortzeko, Anoetako diskurtsotik abiatuta transbertsalitatea izpide hartunda, alderdi desberdinen arteko topaketak, hurbilketak eman ziren.Klima bortitza baina, alegina ikusi zen desberdinen artetik, ondoren hau,su etenean irudikatu zena.Su etenean, batzuek eta besteek, proposamenak eta helburuak zehaztearen inguruan, akordio batera iritsiko zirela uste bazuten ere, ez da horrela izan.Porrota!!! bildu diren agente politikoena da!!! .Eta alderdi bakoitzarena, bere neurrian.Gizarteak gauza asko nahi ditu baina bat, bakea da.Beraz agente politiko desberdinek horren aldeko apustua egin beharko lukete.Hori da gizarteak emandako agindua, konponbide demokratikodun markoruntz abiatu behar ginateke.ETAk a edo b egin, guk c lortu nahi dugu.C kontestuan ETAk ez luke zertan arlo militarrean jarraitu, baino hori berak erabakiko du.Gehien harritu nauena zera da, batzuek bizitza jokatzen dutenean, bai mehatxatua daudelako, bai erakunde armatuko militante direlako,....beste batzuek bizitzeko dirua ataratzen dute, guzti honetatik.Zeintzu dira ETAren presentzia behar dutenak beraien bizitza politikoa eta ekonomikoa taxuz eramateko?Zeintzu dira benetan ETAren eta edozein biolentzia motaren desagerpena desio dutenak?Galdera hortxe kokatzen dut eta bakoitzak pixatu dezala erantzuna.
Zuk zer uste duzu?

2007/06/03

Antagonistak


Denetarik idatzi nahi dut, liburu bat ezin dudanez argitaratu nire hondar brintsa hemendik plazaratuko dut, aurrera begira.Blog honetan nire begietatik ikusten dudana azalduko dut huts-hutsean.Argazki bat sistema honi, argazki bat injustizia beteriko mundu honi, beste mundu bat badago, beste eredu bat posible da eraikitzea, antagonistak garenok badakigu.Eta horren alde lan egingo dugu.Hauxe nire lehen pausoa, baina ez azkena.