2007/06/06

ETAren agiriari buruzko hausnarketa

Denboraz ari dira alderdi politikoak, baina denbora erlatiboa da, denbora gutxi denbora asko, hori nola neurtu.Akaso intentsitatea kontutan hartu beharko litzateke, txuri beltzeko argazki honi,kolore pixkat eransteko.Hau da zenbat gauza egin duen batak eta besteak denbora tarte horretan.Gaurkoan, ETAk su etena bukatutzat eman ostean ondoko galderak datozkit burura.
1.Nola geunden su etena hasi orduko?
2.Nola genuden su etenean?
3.Nola gaude orain?
Su etena lortzeko, Anoetako diskurtsotik abiatuta transbertsalitatea izpide hartunda, alderdi desberdinen arteko topaketak, hurbilketak eman ziren.Klima bortitza baina, alegina ikusi zen desberdinen artetik, ondoren hau,su etenean irudikatu zena.Su etenean, batzuek eta besteek, proposamenak eta helburuak zehaztearen inguruan, akordio batera iritsiko zirela uste bazuten ere, ez da horrela izan.Porrota!!! bildu diren agente politikoena da!!! .Eta alderdi bakoitzarena, bere neurrian.Gizarteak gauza asko nahi ditu baina bat, bakea da.Beraz agente politiko desberdinek horren aldeko apustua egin beharko lukete.Hori da gizarteak emandako agindua, konponbide demokratikodun markoruntz abiatu behar ginateke.ETAk a edo b egin, guk c lortu nahi dugu.C kontestuan ETAk ez luke zertan arlo militarrean jarraitu, baino hori berak erabakiko du.Gehien harritu nauena zera da, batzuek bizitza jokatzen dutenean, bai mehatxatua daudelako, bai erakunde armatuko militante direlako,....beste batzuek bizitzeko dirua ataratzen dute, guzti honetatik.Zeintzu dira ETAren presentzia behar dutenak beraien bizitza politikoa eta ekonomikoa taxuz eramateko?Zeintzu dira benetan ETAren eta edozein biolentzia motaren desagerpena desio dutenak?Galdera hortxe kokatzen dut eta bakoitzak pixatu dezala erantzuna.
Zuk zer uste duzu?

3 comentarios:

Txikitzol dijo...

Zaila da momentu txarrenetan itxaropenarekin aurrera begiratzea. Bake prozesua, gaixorik dagoen pertsona batekin konpara genezake; sendatu nahia bai, baino diagnostiko zuzenik gabe, komara induzitu dute gaixoa, okerrera. ETAk, koma egoera honi amaiera eman besterik ez dio egin, desentxufatu alegia, baino koma egoera medikuen errua edo arduragabekeriarengatik izan denaren susmoa daukat. Egon gintezke egun osoa ardurak banatzen, seguruenik guztiok edukiko dute/dugu ardura horiek (gizarteak berak ere seguruenik) baino galdera bat buruan bueltaka daukat, zer gertatuko da urrengo aldian heldu den gaixoarekin? ikasi al dugu/dute, diagnostiko zuzena egiten? metafora honi jarraituz eta bukatzeko, egungo medikuak ez badira gai izan diagnostiko on bat egiten, ez al dira beste mediku hobeagoak aurkitu beharko?

Aizea dijo...

ETAren su-etena inork nahi ez zuen baina benetan susmagarria zen berria da. Prozesua "blokeo larrian" zegoela iragarri ziguten orain dela gutxi, baina askok galdetzen dute zergatik hauteskundeen ostean eman den agiri hau eta ez, esaterako, ANVren listen erdia ilegalizatu zituztenean. Bai, bakea behar da, hori duda gabe beharrezkoa dugu, baina politika gatazka den heinean ezin dugu ukatu gizartearen sektore oso zabal bati euren iritzia adierazteko aukera kendu diotela. Eta gatazka era batera ezin bada islatu, bere ildorik bortitzenean adieraziko da. Gure politikariek hainbestetan aldarrikatutako "Euskal Herriak erabakitakoa egingo da" edo "Euskal Herriak du hitza" edo... beno, "edo" asko burura datorkit orain, ez al da orain hautesleriak esandakoa ukatzen ari? Ez al da, Gipuzkoan, adibidez, ANV bigarren indarra dela ukatzen ari? Su-etenaren haustura antzemangarria zen. Gaur, bihar ala etzi gertatu behar zen gauza.
Baina berriz ere etorkizunari begi onez begiratu behar zaio, baliteke hurrengo bake-prozesu batekin amestu eta, batez ere, honek benetan bere fruituak emango lituzkeen testuinguru batek itsutzen gaitu euskaldun orori. Akatsetatik ezer onik ateratzen ez duen baino ergelagorik ez dago, denok luzatu behar genioke eskua denoi eta elkarren artean benetako mahai batean eseri. Eta politika gatazkaz aparte, kontsentsurako bidea ere bada. Hori da jarraitu beharreko bidea eta ez beste edozein.

Maiatza dijo...

Aupa!

Aizea Olloraren laguna naiz.

Polito dakazu bloga!

Euskal Herrian bizi dugun egoera pagotxa da Espainiako alderdi politiko nagusientzat eta baita Euskal Herriko alderdi eskuindarrentzat.

Jendea Euskal Herrian bizi dugun gatazkaz arduratuta bizi den bitartean ez du beste hainbat eta hainbat arazotan pentsatuko:

-Urtean pertsona gehiago hiltzen dira genero indarkeriaren ondorioz terrorismoaren ondorioz baino eta gai honek ez du alderdi politikoen hauteskunde programetan eta komunikabideetako eztabaidetan ia presentziarik izaten.

-Gazteek gero eta zailtasun gehiago dituzte etxebizitza eta lanpostu duin bat eskuratzeko.

-Gero eta inmigrante gehiago iristen dira eta askok eta askok kaleetan eta gartzelan amaitzen dute bazterkeriaren eta aukera falten ondorioz.

-Alkoholak eta beste droga batzuek familiak eta lagunarteak suntsitzen dituzte.

-Gizartearen ehuneko handi bat pobrezian edo zorrez itota bizi da.

-Egungo hezkuntza sistema eta gurasoak ez dira gai umeak egungo arazoei aurre egiteko gai diren heldu izatera irits daitezen hezteko.

-Azpiegitura handien, hirigintza makro-planen eta gehiegizko kontsumoaren ondorioz ingurugiroa suntsitzen ari gara.

Nork irabazten du Euskal Herriko gatazkarekin? Uste dut argi dagoela jende arruntak, kaleko jendeak ez duela ezer irabazten.

PD: Nahi izanez gero pasa zaitez neure blogetik: http://maiatza1983.spaces.live.com